XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asteazken goiz hartan pasatu zen etxetik biziki goizik.

Ohetik ateratzen bainintzen ez nuen batere konprenitu xerbitxatu zidan gidoi konplikatua: Hobe huke edatea uztea botatu ondoan, gogoan atxiki behar nituenak oihukatu zizkidan beharri zilora.

Ninarekin jina nauk. Berriz joan duk beheiti; laguna badik hemengo bled batean. Sekulan telefonatzen badu (ofizialak) ez nauk ikusi.

(Ixtorioak ukan zituen harekin, kasik atzeman zuen. Irriz ari zen, gauza konplikatu haiek gustukoak zituen). Ene autoa Changaien utzia diat (Aturri ondoan battelak lotzen ziren kaiño hura hola deitzen zuten). Behar dik sinetsi lupiña arraintzan naizela. Sarri arte.

Aratsean ez zen berriz pasatu. Ez nintzen inketatu, ardura horrela egiten baitzuen.

Gainera ikaragarriko ortzantza egin zuen iluntzean, eta zen beldurtiarekin, nihauren baitan egiten nuen.

Sekulan ateka hartan ximixta bat ikusten badu, polita baita han, Baionara sartzen duk lasterka. Irriz ari nintzen sukaldean.

Biharamunean, baskaitean, ofizialaren telefono ukaldia.

Ez ez nuela ikusi. Aratsean berriz. Nik ezetz. Nihaurek sinetsiko nuen botz horrekin, usaia nuen bezala.

Hark egia errateko beraz bazekiken zerbait biziki grabe zela.

Haren autoa Aturri ondoan zela. Lanera ez zen joan. Battela portuan zen.

Arras airatua ematen zuen baina nik berretsi nion ezetz. Lagunei eman hitza sakratua baita edozein ofizialaren parrean ere.